Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Sariak

EUSKADI lurralde saria

Urtebeteko egonaldia BIC Araba, BIC Bizkaia edo BIC Gipuzkoa inkubagailuan ondoko zerbitzuekin:

  • Kontsulta aditua: merkatu analisia, due diligence, jabetza intelektualari buruzko aholkularitza…
  • Negozio-plana / bideragarrritasun analisia garatzeko laguntza
  • Negozio entrenamendua
  • Lanerako bulegoa: PC, Internet, telefonoa, fax...
  • Bulego baliabideak: bilera aretoak edota telekonferentziarako tresneria.
  • Proiekturako finantzaketa publiko-pribaturako sarbidea (arrrisku-kapitala, business angels...)
  • Bidaia-poltsa Galileo Masters sari-banaketara joateko
  • Ekintzaile berritzaileei laguntzeko programa publikoetarako sarbidea

"ESNC - Galileo Master" nazioarteko saria

20.000 € dirutan, kasuan kasuko lurraldearen sariaz gain.

Sari bereziak

Urtero, babesle desberdinek, beren premia espezifikoetarako satelite bidezko nabigazioan oinarritutako irtenbide berritzaileak bilatzen dituzten industria eta ikerkuntza taldeek sustaturiko Sari bereziak laguntzen dituzte. Parte hartzen duten pertsonek, lurraldeko saria eta sari nagusia lortzeko lehiatzeaz gain, beren ideiak irabazle suertatzeko aukerarik handiena izan lezakeen sari berezia lortzeko ere lehia dezakete, nahi izanez gero.

Ikusi sari bereziak

Publikoaren saria

Badago publikoaren saritxo bat ere; honetan, izen-ematea egiteko garaian beren ideiaren laburpena argitaratzeko baimena eman duten ideia eta proiektu guztiek parte hartzen dute.