Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Izen-emate eta ebaluazio prozesuak

Proiektuak aurkeztea

 
Kontuan hartu:
  • Zein lurraldetan parte hartu nahi den aukeratu behar dela, hau da, ideia irabazle suertatuz gero, proiektua zein lurraldetan garatu nahi den. Ez du, nahitaez, pertsonen jatorrikoa bera izan beharrik.
  • Proiektuak ingelesez aurkeztu behar direla.
  • Prozesuan adierazi egin behar dela publikoaren sarira edota sari bereziren batera aurkeztu nahi den, eta zeinetan.

Proiektuak ebaluatzea

Nazioarteko antolakundeak, proiektuak aurkezteko epea amaitzean, lurralde bakoitzean aurkeztutako proiektuak bidaliko dizkio lurralde horri.

Proiektuak soil-soilik zenbakizko kode batez identifikatzen dira, proiektuen azterketa izena jakin gabe egingo dela bermatzeko.

Galileo Satellite

Lurraldeko Epaimahaiak lurraldeko irabazlea eta bi finalista hautatu, eta informazio hori nazioarteko antolakundeari bidaltzen dio. Honek, une horretan ematen ditu aurkeztutako proiektuen identifikazio datuak.

Lurraldeko Epaimahaiko kide bat, lurralde partehartzaile guztiak ordezkatuak dauden nazioarteko bilerara joaten da, irailean normalean; eta han, "Galileo Master" irabazlea hautatzen dute lurraldetako irabazleen artetik.

Proiektuen botazioa isilpekoa denez, proiektu irabazlea zein den ez da jakiten sari-banaketako Zeremonia Ofiziala egin arte; ohikoan, urrian/azaroan.