Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

European Satellite Navigation Competition (ESNC)

Sarrera

Aurten ere Euskadik European Satellite Navigation Competition (ESNC) (Satelite bidezko Nabigazio Lehiaketa Europarra) lehiaketaren antolaketan parte hartzen du. Lehiaketa hau Satelite bidezko Nabigazio teknologien, eta bereziki Galileo Nabigazio Sistema Europarraren erabilpen praktikoaren inguruan enpresa-ideien nazioarteko lehiaketa bat da.

Imagen Satélite

Europak, Galileo sistemari esker, bere teknologia propioa izango du geo-kokapenetik etorritako esparru hain estrategikoan. Galileo sistema, jatorri militarreko beste teknologiak ez bezala, erabilera zibiletarako garatu da, eta beste sistemek baino posizio fidagarriagoa emango du.

Lehiaketa honetan, enpresek zein pertsonek parte har dezakete.

Nazioarteko lehiaketa denez, proiektuak ingelesez aurkeztu behar dira. Proiektuak kode baten bidez bakarrik identifikatzen direnez, parte-hartzailearen izena jakin gabe ebaluatzen dira.

Lehiaketa honetan, mundu osoko, baina batez ere Europako,  herrialde eta lurralde ugarik hartzen dute parte, eta horietako bakoitzak lurralde mailako sari bat ematen du. Lurraldeetan sarituak izan direnen artetik, 20.000 €-ko "Galileo Master" sariaren irabazlea hautatzen da.  Lurralde mailako sariak, ideia enpresa-errealitate bihurtzen laguntzea du helburu, proiektuaren hasierako inkubazioa egiteko behar diren bitartekoak emanez. Horrez gain, Lehiaketako hainbat partaidek emandako sari bereziak ere izaten dira.

Hauek dira irabazleak aukeratzeko irizpideak:

  • proiektutik espero diren etekinak eta ideiaren berrikuntza maila
  • GNSS teknologiek proiektuan duten garrantzia
  • bideragarritasun teknologikoa
  • merkatuan izan lezakeen arrakasta
  • alderdi legalak eta arriskuak

 

ESNC lehiaketaren babeslea Bavariako Ekonomia, Azpiegiturak, Garraioa eta Teknologien Ministerioa da, eta DLR alemaniar zentro aeroespazialak, ESA europar zentro aeroespazialak eta Anwendungszentrum GmbH konpainiak laguntzen dute.

Lehiaketa hau, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen barruan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten lurraldeen munduko sare bihurtu da. Gainera, aparteko erakusleiho bihurtu da, merkatu berrietara irekitzeko eta teknologia honetan eman diren aurrerapausoak ezagutzeko.