Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da GALILEO

Galileo Satellite

Galileo sistemak (www.gsa.europa.eu/galileo) Europaren independentzia bermatuko du bere ekonomiarentzako eta bere herritarren ongizaterako funtsezkoa bihurtu den alor batean.

Aipatzekoa da, Estatu Batuak ez direla beren GNSS propioa (GPS izenaz ezagutzen den satelite bidezko nabigazio sistema orokorra) eraiki duten lurralde bakarra. Beste hainbat herrialde ere beren GNSS propioa garatzen ari dira, eta Europak ezin du atzean geratu. Ez da desiragarria, satelite bidezko nabigazio sistema propiorik ez izateagatik, ekonomia europarrak ingurumenerako, berrikuntzarako, ikerkuntzarako eta enplegurako aukera ekonomikoetaz ezin baliatzeaz..

GPS (EE.BB), Glonass (Errusia), QZSS (Japonia) eta BeiDou (Txina) garatutako gainerako eskualde sistemak, zerbitzu publikoa ematen duten baina militarren kontrolpean dauden sistema militarrak dira; baina zerbitzu zibil hori, nahi denean, deskonektatu daiteke, edo hain zehatza ez egin; gatazka kasuetan, esaterako

Galileo sistemak Europaren independentzia bermatuko du bere ekonomiarentzako eta bere herritarren ongizaterako funtsezkoa bihurtu den alor batean.

Gure eguneroko bizitzan, satelite bidezko nabigazioak emandako zerbitzuekiko halako mendekotasuna bizi dugun honetan, zerbitzua murrizteak edo deskonektatzeak oso ondorio larria izango luke negozioetan, bankan, garraioan, abiazioan, komunikazioan eta abarretan; eta hori, eragin bakar batzuk aipatuta (adibidez, negoziorako sarrerei, bide segurtasunari eta abarri dagokionez).

Galileo edukita, satelite bidezko nabigazioak ematen dituen aukeraz hobeto baliatzeko gai izango da Europa. Galileo sistemak, espazioan bere know-how mantentzen eta garatzen, aplikazioen hargailuak eta sektoreak garatzen, eta diru-sarrerak eta enpleguak ziurtatzen lagunduko dio Europari. Azterlan independenteek eta merkatu aurreikuspenek adierazten dutenez, arestian adierazitako hori eta herri onuran gertatuko diren beste ondorioak (garraioa eraginkorragoa egingo duten aplikazio berriak, errepideen kudeaketa hobea, gutxiago kutsatuko duen trafikoa, erreskate eragiketa eraginkorragoak, eta beste) 90 mila milioi euro balio izatera iritsiko dira datozen hogei urteetan.

Hargailu dualetan Galileo eta GPS seinaleak konbinatzeak, bidea urratuko die gaur egun GPS bakarrarekin erabil daitezkeen aplikazioek baino zehaztasun maila handiagoa eskatzen duten aplikazio berriei. Hor sartzen dira, besteak beste, itsuak gidatzeko aplikazioak, mendiko erreskate lanetan arrakasta maila areagotzeko aplikazioak, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak non dauden kontrolatzekoak, ...

Galileo sistemak, gainera, GNSS seinaleen erabilgarritasun orokorra eta estaldura hobetuko ditu. Adibidez, satelite kopuru handiagoa izateak, seinaleen erabilgarritasuna hobetu egingo du, zeruertzean baxuago dauden sateliteen seinaleak oztopa dezaketen altuera handiko eraikinak dituzten hirietan. Galileo sistemak, sateliteen kokapenari eta inklinazioari esker, beste sistema batzuek baino estaldura hobea lortuko du latitude altuetan; eta hori bereziki interesgarria da Europako iparraldean, gaur egun GPSak oso ondo estaltzen ez duen eremu horretan.

Galileok 4 oinarrizko zerbitzu garatzen ditu mundu osoko satelite bidezko erabiltzailerentzat:

  • Galileo Open Service (OS) – geokokapena eta ordua eskaintzen dituen doitasun handiko dohako sistema.
  • Galileo Commercial Service (CS) – datu transmisio azkarra eta doitasun handiagoa eskaitzen dituzten ziurtatutako eta enkriptatutako bi seinale.
  • Galileo Public Regulated Service (PRS) – geokokapeneko eta orduko jarraitasun handiko zerbitzua behar duten erabiltzaile berarientzat (sarrera kontrolpeko).

Gainera, Galileo MEOSAR (Medium Earth Orbit Search and Rescue system) sistemaren zati garrantzitsu bat izango da, eta beraz baita Cospas-Sarsat sistemarena ere. (Cospas-Sarsat larrialdiko alertak detektatzeko, honen informazioa zabaltzeko, bilaketarako eta erreskaterako satelite bidezko nazioarteko sistema da) 

Laburbilduz, Galileok doitasuna, erabilgarritasuna eta estaldura eskaintzen ditu:

  • Doitasuna: Galileo – GPS konbinatuz, erabiltzaileak satelite erabilgarri gehiago izango dituenez (GPS bakarra erabiltzearekin alderatuta), doitasun handiagoa lortuko da. Leku gehienetatik sei-zortzi Galileo satelite ikusi ahal izango dira; eta horrek, GPS seinaleekin konbinatuta, kokapenak zentimetro gutxiko doitasunarekin zehaztea ahalbidetuko du.
  • Erabilgarritasuna: Satelite kopuru handiagoa izateak, halaber, seinaleen erabilgarritasuna hobetu egingo du, zeruertzean baxuago dauden sateliteen seinaleak oztopa dezaketen altuera handiko eraikinak dituzten hirietan.
  • Estaldura: Galileok, era berean, sateliteen kokapenari eta inklinazioari esker, GPS sistemak baino estaldura handiagoa emango du latitude altuetan. Hori bereziki interesgarria izango da Europa iparraldean