Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da EGNOS

Galileo Satellite

Nabigazio Geoegonkorreko Sistema Europarra (EGNOS) (www.gsa.europa.eu/egnos) satelite bidezko nabigazio gaietako europar enpresa nagusia da. Sistema horren helburua EEBBetako Kokatze Orokorreko Sistemak (GPS) eskaintzen dituen datuen fidagarritasuna hobetzea da.

EGNOS sistemari esker, segurtasuna kritikoa den aplikazioetan erabil daiteke GPS seinalea; esate baterako, hegazkinak pilotatzean edota itsas nabigazioan.

Sateliteetan Oinarritutako Handitze Sistema gisa ezagutzen den EGNOS sistemak, GPS sistemari buruzko informazioaren zuzentasuna eta integritatea ematen ditu, europarrei kokatze datu zehatzagoak erabiltzeko aukera eskainiz, gaur egun dauden zerbitzuak hobetzeko edota zerbitzu berrien aukera zabala garatzeko. EGNOS sistemak hobetu egiten du GPSaren doitasuna, hiru metro baino gutxiagoko kokatze doitasuna emanez. Horrekin alderatuta, GPS hargailu bat EGNOS gabe erabiltzen duena 17 metroko gorabeherarekin bakarrik egon daiteke ziur bere posizioaz. Gainera, alertak ematen ditu sistema bera edo sistemaren datuak nabigaziorako erabili behar ez direnean.

EGNOS sistemari esker, segurtasuna kritikoa den aplikazioetan GPS seinalea erabil daiteke.

EGNOSen azpiegitura, hiru satelite geoegonkor eta lurreko estazio sare batek osatzen dute. GPS sisteman oinarritua dagoenez, EGNOSen seinalea hartzeko ez da aldaketa handirik egin behar hargailuetan. Gaur egun, merkatuan eskuragarri dauden GPS hargailu askok badaramate EGNOS ere.

EGNOS sistemaren garapena, hiru erakunde hauen arteko akordioaren ondorioz sortu zen: Europako Espazio Agentzia /ESA), Europar Batasuna (EB) eta Eurokontrola, eta Aireko Nabigazioaren Segurtasunerako Antolakunde Europarra. EGNOS izan zen Europako Batasunak garatutako satelite bidezko nabigazio sistema globalaren, Galileo sistemaren, aitzindaria. EGNOS eta Galileo, Europako Batzordeak kudeatzen dituen GNSS programa europarren zati dira gaur egun.

EGNOS sistemak hiru zerbitzu maila eskaintzen ditu.

  • Zerbitzu irekia: Dohako zerbitzua da, inolako bermerik eta inolako erantzukizunik gabe. EGNOS sistemarekin bateragarria den satelite bidezko hargailu bat duen edonork erabil dezake; esate baterako, Sateliteetan Oinarritutako Handitze Sistemekin bateragarria den nabigazio hartzailea duen edonork. Zerbitzu ireki hori, 2009ko urriaren 1ean jarri zen martxan.
  • Bizia Zaintzeko Zerbitzua: Behin ziurtatuta, EGNOS sistemak integritate-mezu baliotsua emango du sei segundotan GPS seinalean gerta litekeen edozein funtzionamendu okerraz erabiltzailea ohartarazteko. Integritate-mezu hori behar-beharrezkoa da, satelite bidezko nabigazioa bizia arriskuan dagoen aplikazioetan erabiltzen denean.
  • Merkataritza zerbitzua: EGNOS sistemak lurreko datu komertzial zerbitzu bat ematen du: EGNOSeko datuetara Sartzeko Zerbitzua (EDAS). EDAS zerbitzuak EGNOS sistemako datuak denbora errealean hedatzen ditu, eta bera da EGNOSen azpiegiturak bildutako eta sortutako datuetara sartzeko puntu bakarra da.