Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ohiko galderak

Erregistro prozesua

 

Non aurkeztu behar dut lehiaketarako ideia?:

Lehiaketaren web ofizialean, www.galileo-masters.eu "Sing up" botoia dago orrialdearen goialdean. Hori da inskripzio inprimakirako sarbidea. Inprimaki horretan, erregistratu eta erabiltzaile izen bat (zure posta elektronikoa) eta pasahitza aukera ditzakezu. Aplikazioa apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte irekia egongo da. Nahi duzun guztietan sar zaitezke, erregistro prozesuan zehaztutako erabiltzaile eta pasahitza erabiliz.

 

Parte hartzeko galdetegian, zenbat galdera daude nire ideiari buruz?:

Galdera-sorta hiru ataletan banatua dago: alderdi teknikoak, merkataritza alderdiak eta lege alderdiak. 20 galdera inguru ditu, eta guztiak erantzun behar dira. Galdera batzuk aukera bat baino gehiagokoak dira eta, beste batzuk, nahi den testua sartzekoak. Testu hori, DIN A4 tamainako hiru orrikoa izango da gutxi gorabehera.

 

Marrazki batekin edo beste irudi batekin hornitu al dezaket nire ideia?:

Bai, datu basean bi irudi sar daitezke, bakoitza 3 MBkoa gehienez. Hauek bakarrik onartzen dira: Gif,. Jpg,. Tif eta png.

 

Ideia bat baino gehiago aurkeztu al daiteke?

Bai! Ideia bat baino gehiago sar daitezke, kontu pertsonal berarekin.