Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ohiko galderak

Ebaluaketa prozesua

 

Nork ebaluatuko du nire ideia?:

Lurralde bakoitzak 3tik 12ra bitarteko aditu kopuruaz osatutako epaimahai independente bat izendatu du, berariaz dagokion eskumenean aurkeztutako ideiak ebaluatzeko. ESNCko sari berezien babesleek ere aditu-taldeak izendatu dituzte, barrukoak batez ere, kasuan kasuko sari berezietara aurkeztutako ideiak ebaluatzeko.

 

Ebaluaketa egin behar duten adituek nire izena bai al dakite?:

Ideien ebaluaketa prozesu anonimoa izango da, ideia bakoitzak bere identifikazio-kode propioa izango baitu. Adituek, ebaluaketa prozesuan zehar, ID hori bakarrik ikusi ahal izango dute. Hala ere, lurralde batzuek edota sarien babesleek, aparteko finalista kopuru bat, beren ideiak aurrez aurre aurkeztera gonbidatu ahal izango dute. Gonbidapena jasotzen badu, jakina, bere nortasunaren berri izango da. Une horretan, dena den, jada finalista izendatua izan behar du.

 

Zein alderdi baloratuko dituzte adituek?:

Kalifikazio ona jasotzeko, irizpide hauek dira: espero diren etekinak eta ideiaren berrikuntza maila, GNSS teknologiek proiektuan izan duten garrantzia, bideragarritasun teknologikoa,merkatuan izan lezakeen arrakasta, alderdi legalak eta arriskuak

 

Zenbat denbora itxaron beharko dut irabazleetako bat naizen jakiteko?:.

Adituen nazioarteko taldeak irailean egingo du azkeneko bilera. Bilera horren ondoren, lurraldeko sari bat edo sari berezi bat irabazi duzun jakinaraziko zaizu. Kontuan izan, ordea, irabazleen izenak ez direla jakinaraziko, ofizialki, urrian / azaroan sari-banaketaren zeremonia egin arte

 

Ze alde dago lurraldeko irabazle baten, sari bereziaren irabazle baten, eta irabazle nagusiaren (GALILEO Master) artean?:

Lurraldeetako irabazleak, lurraldeetako aditu-taldeak hautatuko ditu; eta sari bereziaren irabazleak, berriz, kasuan kasuko babesleetako aditu-taldeek. Irabazle nagusia (GALILEO Master) lurraldeetako irabazle guztien eta sari berezien irabazle guztien artetik hautatuko da. Nazioarteko ebaluaketa horretan, lurralde partehartzaile bakoitzeko aditu batek esku hartuko du.

 

Ideia bera izendatua izan al daiteke sari bat baino gehiagorako?:

Bai, gehienez hiru sari irabaz daitezke. Gerta liteke parte hartu duen ideia bat, lurraldeko irabazle, sari berezi baten irabazle, eta irabazle nagusi (Galileo Master) suertatzea.

 

Pribatutasuna:

Izena ematerakoan hala adierazten baduzu, zure ideia ez da ikusgai jarriko, ez eta publikoaren sarian parte hartuko ere. Sari baten irabazle suertatuz gero bakar-bakarrik jarriko da ikusgai, ideiaren edo proiektuaren deskripzio txiki bat.