Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Proposamena 2013

Galileo Master Lehiaketaren 2013ko edizioaren Gipuzkoa-Euskadi lurraldeko epaimahaiak aztertu eta baloratu ditu aurkeztutako proiektuak (guztira 18), baita lurraldeko irabazle bat proposatu ere.

2013·09·24


Galileo Masters 2013 Lehiaketa Europarra (ESNC 2013)

Galileo Master Lehiaketaren 2013ko edizioaren Gipuzkoa-Euskadi lurraldeko epaimahaiak aztertu eta baloratu ditu aurkeztutako proiektuak (guztira 18), baita lurraldeko irabazle bat proposatu ere. Proiektu hori irailaren 19-20an Oporton egin den lehiaketaren nazioarteko bileran aurkeztu da; bilera horretan parte hartzen duten lurralde bakoitzaren proiektu irabazlea eta sari berezien proiektu irabazleak aurkeztu ziren. Ondoren, sekretupeko bozketa bat egin zen irabazle orokorra aukeratzeko; emaitza lehiaketaren antolatzaile orokorrak bakarrik daki eta jakitera emango da datorren azaroaren 5ean Munichen ospatuko den sari banaketako ekitaldian.

Antolaketaren eskakizunengatik, ordurarte ezin dugu lurraldeko emaitza plazaratu, lehiaketaren emaitza jakinaraziko zaizu bere momentuan.

Epaimahaiaren konposaketa ondokoa izan da: Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat, Gipuzkoako I+G bi zentroko ordezakari bana, elektronikako sektoreko enpresa gipuzkoar garratsitzu baten ordezkari bat eta Enpresagune eta Berrikuntzako BIC Berrilaneko beste ordezkari bat

Proiektuen azterketa parte-hartzaileren izena jakin gabe egin da, bakarrik lurraldeko irabazlea antolatzaile zentralera jakitera eman denean antolatzaile zentralak eman ditu partaide guztien izena lurraldeko epaimahaira.

Eskertu nahi dizuegu parte hartu izana eta nazioarteko lehiaketa honen hurrengo edizioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.