Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Eraikuntzaren kudeaketa prozesua hobetzeko aplikazio batek irabazi du Galileo saria

2014·01·22


Eraikuntzaren kudeaketa prozesua hobetzeko aplikazio batek irabazi du Galileo saria

Gipuzkoa bigarren lurraldea da, Nizaren atzetik, Galileo Nazioarteko Lehiaketan, European Satellite Navigation Competition ingelesez, proiektu gehien aurkeztu dituena bere biztanleekiko proportzioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak epaimahaiari aurkeztu zizkion 18 proiektu; horietatik 13 Gipuzkoakoak.

Gipuzkoa bigarren lurraldea da, Nizaren atzetik, Galileo Nazioarteko Lehiaketan, European Satellite Navigation Competition ingelesez, proiektu gehien aurkeztu dituena bere biztanleekiko proportzioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak epaimahaiari aurkeztu zizkion 18 proiektu; horietatik 13 Gipuzkoatik zetozen, 2 Arabatik, bat Bizkaitik, bat Madrildik eta beste bat Murtziatik (arauek baimentzen dute proiektuak aurkeztea herrialde eta eskualdeek ateratzen dituzten edozein deialdietan, parte hartzailea nongoa den kontuan izan gabe).

Gipuzkoak, milioi bat biztanleko aurkeztutako proiektuen ratioa 8,6koa da. Ratio hau beste herrialde batzuen ratiotik oso urrun dago: Erresuma batua, 1,1; Holanda 0,8; Irlanda 2,4; ikertze maila oso altua duten beste eskualde batzuk, adibidez, Baviera, 3,8ko ratioarekin edo Lombardia 1,0ko ratioarekin.

Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu den Jon Peli Uriguen pozik agertu da Gipuzkoaren parte hartzea dela eta. "Bavieran sortu zen lehiaketa honen sortzaileek ezin zuten sinetsi 700.000 biztanleko lurralde batek hainbeste proiektu eskaini ahal zituenik" ohartarazi du Uriguenek. "Gipuzkoako ikertzaileek 13 proiektu aurkezteak, Catalunyak, Suitzak edo Irlandak baino gehiago eta ia Japon edo Herbehereak bezain beste, erakusten du gure ingeniarien maila altua eta satelite nabigatzaile europarra bezalako teknologia erronkak gainditzeko gaitasuna. Hori Gipuzkoak eta bere ikertzaileek duten maila zientifiko altuaren seinaleetako bat da, eta horrek I+G+b bultzatzeko apustuan jarraiki izaten laguntzen digu.

Lehiaketak garaile bat finkatzen du finalera iristen diren 25 eskualdeko edo herrialdeko. Jon Sanchez Ugarte ekintzaile gipuzkoarrak Galileo Masters 2013 Euskadi saria jaso du BimOn! Proiektuagatik Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuaren eskutik. Proiektu horrek, Galileo satelite sarearen laguntzaz eta handiagotutako errealitatearen bidez, irudikatzen du eraikin bat eraiki behar deneko tokiaren posizio zehatza eta zehaztasun handiz adierazten du bere osagarri bakoitza non kokatuko den. Aplikazio honek eraikuntzaren kudeaketa prozesua hobetzen laguntzen du, erabakiak hartzea erraztuz eta erabiltzaileei lagunduz lehenengo etapetan arazoak hautematen, modu horretan, denbora eta finantza baliabideak aurreztuz.

Gipuzkoak bosgarren urtez parte hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoaren departamentuak, SPRI-ren laguntzaz, koordinatu eta bultzatu duen lehiaketa honetan.

Galileo Masterreko irabazleak sari gisa Bic Gipuzkoa Berrilan inkubagailuan urte beteko egonaldia irabaziko du, Ekintzaile/Txekintek ekintzaile berritzaileak babesteko programan sartzeko baimenarekin. Bertan, adituen tutoretzak, aholkularitza eta gainbegiratzea eskaintzen dute proiektu osoan zehar (negozio planaren diseinutik hasita, jabetza intelektuala babesteko aholkularitza arte).

Satelite bidezko nabigatzaileen lehiaketa europarra enpresariei eta nazioarteko ikertzaileei Galileori buruzko aplikazioak sortzeko moduak eskaintzeko diseinatuta dago, hala nola, irteera komertzial bat ahalbideratzea eskualde desberdinetan garatzen diren teknologia berrienei.