Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ESNC 2014

Datorren maiatzaren 6an Donostiako Miramon Teknologia Parkean izango da aurtengo lurralde lehiaketaren aurkezpena.

2014·04·01


IREKI DA GALILEO MASTER ESNC 2014 EUROPAR LEHIAKETARA PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

Aurten ere, Gipuzkoarekin Euskal Autonomia Ekidegoak parte hartzen du Galileo Master ESNC 2014 Lehiaketaren lurraldeko antolaketan.

Galileo Master ESNC 2014 Ideia eta proiektu lehiaketa europar bat da, satelite bidezko posizionamendua erabiltzen duten aplikazioen garapena bultzatu nahi duena. Horretarako, europar sari nagusiaz eta sari bereziez aparte, txapelketan parte hartzen duten lurraldeek ere ideiak garatzeko sariak ematen dituzte bere lurraldean garatu nahi diren enpresa proiektuentzat.

Aurten Europako  23 lurraldek, Mexikok eta Israelek parte hartzen dute antolaketan.

Beraz, ideia edo proiektu bat baduzu, zer lurraldek parte hartzen duten ikusi, lurraldea aukeratu, zer sari berezitara aurkeztu nahi duzun zure ideia erabaki eta bidali zure proposamena.

Ideiak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekitzen da eta ekainaren 30a arte luzatzen da. Horretarako izena eman, eta hasi zure proiektua deskribatzen (ingelesez) webguneak ematen dizun formatu estandarra jarraituz

Datorren maiatzaren 6an Donostiako Miramon Teknologia Parkean izango da aurtengo lurralde lehiaketaren aurkezpena.

Lehiaketaren webgunea:

www.galileo-masters.eu