Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Galileo Master Gipuzkoa 2015 Sari Banaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Galileo Masters-European Satellite Navigation Competition ESNC 2015 lehiaketaren Gipuzkoako edizioaren irabazle eta finalistak zoriondu ditu.

2015·12·16


Gipuzkoako Foru Aldundiak Oscar Serradillaren lorpena aintzatetsi du, bera izan baita Galileo Masters-European Satellite Navigation Competition ESNC 2015 lehiaketaren Gipuzkoako edizioaren irabazlea.

Urriaren 20an, Berlinen,  jakitera eman ziren lehiaketa europear horretan parte hartu duten lurralde guztien irazbazleak, halere Foru Aldundiak zoriondu nahi izan ditu gure lurraldeko irabazlea eta finalistak ekitaldi publiko batean. Horretarako gipuzkoAPPs lehikateren sari banaketaren batera Galileo Masters ESNC 2015 - Gipuzkoa Challenge irabazlea eta finalistak zoriondu dira. Serradilla jaunak, irabazle bezala, Foru Aldundiaren babesa izango du bere ideia, Pothole Avoider, enpresa errealitate bilakatzeko. Hala, Foru Aldundiak bitartekoak jarriko ditu Bic Berrilanen laguntzarekin proiektuaren hasierako urratsak emateko.

Beste finalistak izan dira: Asier Inclan, Eneko Murua, Alejandro Taboada eta Lander Cobo EuroRoad proiektuarekin eta Aitor Orobengoa Helpnet proiektuarekin.

Ekitaldian, Markel Olano diputatu nagusiak zoriondu egin ditu bi lehiaketetako parte hartzaileak eta irabazleak. “Gure ekonomia ehunaren eraldakuntza bultzatzeko, sormena, talentua eta, batez ere, teknologien inguruko ezagutza beharrezkoak dira. Foru Aldundiak enpresak eta ekintzaileak babestu nahi ditu beren egitasmoak eta produktuak merkatura iris daitezen. Gainera, teknologia berrien kasuan, euskal industriak ere bere tokia izan dezan lan egin behar dugu”, azaldu du.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuak adierazi du lehiaketara aurkeztutako aplikazioak “lurraldean dagoen ekimen berritzaile eta ekintzailearen adierazle bat direla”, eta sustatu egin behar dela “Gipuzkoako ekonomia eraldatu eta suspertzeko lanean aurrera egiteko”.