Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2014 Irabazleak

Atzo banatu ziren European Satellite Masters Competition - Galileo Master 2014 sari europarrak Berlinen ospatu zen ekitaldi batean.

2014·10·24


Galileo Masters 2014 - Irabazleak

Atzo banatu ziren European Satellite Masters Competition - Galileo Master 2014 sari europarrak Berlinen ospatu zen ekitaldi batean.

Gipuzkoa lurraldeko lehiaketaren antolatzaile bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartea zuzendaritzako ordezkariak hara bertaratu dira Aritz Galdosekin, Gipuzkoako irabazlea, zein, saria jasotzeaz gain, bere proiektua aurkeztu du. Aurtengo irabazlea LostAndFound aplikazioa garatzen ari da eta galdutako gauzak aurkitzen lagunduko du, horretarako negozio aholkularitza zein teknikoa, bulego baliabideak eta diru laguntza publikorako sarrera emango zaio lurraldeko lehiaketaren sari gisa.

Aritz Galdos lurraldeko irabazlea proiektu honekin LostAndFound

Sari banaketako ekitaldia Satellite Masters Conference 2014 barnean egin da non satelite bidezko geokokapenak eta sateliteko irudiek eskaintzen dituzten negozio eta garapen aukerak azaldu dira. Han egon dira Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta lurraldeko beste epaimahaikideak.

Aurten sari nagusiaz eta 6 sari bereziaz aparte, 24 lurraldek hartu dute parte bere lurraldeetan garatuko diren proiektu irabazleak lagunduko dituzte.

Europa mailako irabazlea Wolfgang Kogler, Jan Wendel izan da. Lehiaketa irabazleen zerrendara sar zaitezke Winners 2014

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuaren Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie berriro parte-hartzaile guztiei eta gonbidatzen ditu datorren urteko lehiaketan parte-hartzera.